NAIZ
BAIONA

Presoen eskubideen aldeko lanari errepresioaz erantzutea gaitzetsi du Bagoaz kolektiboak

Etxerateko eta Jaiki Hadi presoei osasun arreta eskaintzeko elkarteko kideen atxiloketa «irmoki» salatu du presoen eskubideen aldeko Ipar Euskal Herriko Bagoaz plataformak, eragile ugari biltzen dituena.

Guardia Zibila, Oihana Barriosen etxea miatzen. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Guardia Zibila, Oihana Barriosen etxea miatzen. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Iñigo Urkullurekin bilduz edo Bruselara eginiko bidaian euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketekin bukatzeko azken asteotan Etxeratek egin duen lanari «errepresioz erantzun» izana gaitzetsi du Bagoaz kolektiboak, ohar bidez.

Estatu espainolak presoen sostenguaren aurkako «ofentsiban» jarraitzen duela kritikatu du ekimenak.

Ildo horretan, aldarrikatu dute garaia dela Estatu espainol zein frantsesak bake prozesuan pausu baikorrak eman ditzaten eta «ez alderantzizkoak, gaur bezala».