NAIZ
BERRIZ

Lierni Lekuona eta Aitor Hernandez, Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketako garaileak

Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketa lehiatu da larunbat goiz honetan Berrizen. Bertan, Lierni Lekuona eta Aitor Hernandez suertatu dira txapeldun.

Lekuona eta Hernandez, txapeldun Berrizen. (ARGAZKI PRESS)
Lekuona eta Hernandez, txapeldun Berrizen. (ARGAZKI PRESS)

Euskadiko Ziklo-Kros Txapelketa lehiatu dute Berrizen, larunbat goiz honetan zehar. Bertan, Aitor Hernandez izan da garailea gizonezkoen sailkapenari dagokionez, Iñigo Gomez eta Joseba Leonen aurretik.

Emakumezkoen sailkapenari dagokionez, berriz, Lierni Lekuonak gurutzatu du helmuga lehenengo postuan, Saloa Trevilla eta Carla Kortazarren aurretik. Lekuonak Euskadi Irratiari adierazi dio ez zuela Euskadiko Txapelketa irabazterik espero.

«Zirkuitua oso lokaztuta egon da. Horrek, ondo egoteaz gain, teknikoki ongi moldatzea eskatzen du», esan du txapeldunak. Lasterketa ia guztia lehiakideekin aurrean egin arren, azken itzulietan lortu du Lekuonak ihes egin eta helmuga bakarrik gurutzatzea.