NAIZ
DONOSTIA

Bahrain Donostiako Nazioarteko Krosaren palmaresean sartu da

Sadik Mikhou marokoarra eta Bontu Rebitu etiopiarra nagusitu dira Donostiako Nazioarteko 62. Kros edizioan. Biak ala biak, baina, Bahrainekin nazionalizatu berri dira.

Erraz nagusitu da gizonezkoetan Sadik Mikhou marokoarra. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Erraz nagusitu da gizonezkoetan Sadik Mikhou marokoarra. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Donostiako Nazioarteko 62. Krosa lehiatu da igande honetan Zubietako Hipodromoan eta Sadik Mikhou marokoarra eta Bontu Rebitu etiopiarra izan dira garaile. Biak ala biak Bharainekin nazionalizatu berriak izanik, Asiako herrialdea palmaresean sartu dela esan liteke.

Ikuskizun handia piztu du aurtengo ekitaldiak eta emozioz beteak izan dira bi lasterketak. Gizonezkoenean, kasu, erraz gailendu zaio Mikhou faborito argia zen Birhanu Balewri.

Emakumezkoen lasterketan, berriz, faboritoa bera gailendu da, nahiz eta haren garaipena Nuria Fernandez kilometro baten faltan nahastu egin izanak erraztu duen.

Hipodromoa goraino bete da, nahiz diziplinak ez dituen bere ezaugarri ikusgarri guztiak erakutsi; ez da haize handirik ibili eta zorua euririk zein lokatzik gabe egon da.