NAIZ
Donibane-Lohizune

Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza hil da

Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Elkargoko lehendakariordea zendu da gaur goizean. Iragan astean ospitaleratu zuten buruko odol kolpe baten ondorioz. Bere ehorzketa astelehenean izanen da, 10.30ean.

Peyuco Duhart, artxiboko irudian.
Peyuco Duhart, artxiboko irudian.

Donibane Lohizuneko auzapez Peyuco Duhart hil da gaur goizean.Azaroaren 28an ospitaleratu behar izan zuten Baionan, buruko odol kolpe bat pairatu ondoren, eta gaur zendu da bertan. Urgentziaz ebakuntza egin zioten, eta egonkortzea lortu arren, azkenean ez da osatu Kazetak jakinarazi duenez.

Bere ehorzketak astelehenean izanen dira 10.30ean Donibane Lohizuneko Saint-Jean-Baptiste elizan.

Euskal Elkargoko lehendakariordea zen, Jean-René Etchegarayk hala izendatu ostean eta Donibane Lohizuneko auzapeza zen Peyuco Duhart 2002az geroztik.