NAIZ
LEIOA

Ikasleek okupatua zuten Leioako Gurutze Gorriaren eraikina desalojatu eta eraitsi dute

Ertzaintzak desalojatu ditu larunbat goiz honetan Leioako Gurutze Gorriaren eraikinean zeuden ikasleak, eta ondoren iritsi dira makinak eraikina eraisteko. Bitartean, borrokan jarraitzeko deia egin dute ikasleek, baita datozen egunei begira mobilizazioak iragarri ere.

Leioako Gurutze Gorriaren erakina, eraitsia. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Leioako Gurutze Gorriaren erakina, eraitsia. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Larunbat goiz honetako lehen orduak ziren Leioako Gurutze Gorriaren eraikinean aurkitzen ziren ikasleek abisua eman dutenean: ertzaintzak eraikina desalojatzeari ekin dio. Horren ostean iritsi dira makinak, eta Gurutze Gorria eraitsiko zutela jakinarazi diete.

Inolako kaleratze agindurik erakutsi gabe, eraikin okupatua eraisteari ekin diote; horretan zirela, ikasleek borrokan jarraitzeko deia luzatu dute, Leioatik! proiektu komunikatiboaren arabera, eta hurrengo egunetarako deituko diren mobilizazioei adi egoteko eskatu dute.

Ikasle Abertzaleek salatu dutenez, ikasleen «autogestio» eta «jabetza kolektiboaren» nahiaren aurrean UPV/EHU-k hartu duen neurria izan da desalojo eta eraistearena.