NAIZ

Emakumeen Bira Legazpin hasi eta Iurretan amaituko da, maiatzaren 19tik 22ra

2018. urtean, lehen aldiz, Emakumeen Bira UCIko Women’s World Tour zirkuituko lasterketa izango da. Maiatzaren 19an hasiko da Legazpin eta Iurretan amaituko da hilaren 22an. Ibilbidearen xehetasunak ez dituzte ezagutzera eman oraindik.

Ashleigh Moolman hegoafrikarra, iazko Birako garaile. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Ashleigh Moolman hegoafrikarra, iazko Birako garaile. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

2018. urtean, lehen aldiz, Emakumeen Bira lehen mailako lasterketa izanen da, UCIko Women´s World Tour zirkuituan. Maila honetan mundu osoko 23 lasterketa onenek osatzen dute eta gure proba maiatzaren 19tik 22ra lehiatuko da.

Ibilbideen xehetasun guztiak ixten dabiltza oraindik, baina etapen irteera eta amaiera jakitera eman dituzte. Bira Legazpitik abiatuko da maiatzaren 19an, 108 kilometroko etapa batekin. Bigarren egunean iritsiko da berrikuntza nagusia, erlojuaren kontra aritu beharko dira-eta, Agurain eta Gasteiz arteko 28 kilometroak osatzeko. Hirugarren etapak Aretxabaletan izango du irteera eta helmuga, eta hau izanen da etaparik luzeena, 122 kilometro osatu beharko dituzte-eta txirrindulariek. Azken garailea Iurretan erabakiko da, 120 kilometroko etaparen ostean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «parte-hartzea ere goi mailakoa» izango da. «Eskaera ugari jaso ditugu eta dagoeneko nazioarteko 9 talde hauen parte-hartzea baiezta dezakegu: Alé Cipollini, Boels Dolmans Cycling Team, Canyon // SRAM Racing, Cylance Pro Cycling, Lotto Soudal Ladies, Movistar Team Women, Parkhotel Valkenburg Cycling Team, WNT Rotor Pro Cycling Team eta Waowdeals Pro Cycling Team.

Oraindik ere talde gehiago konfirmatuko dituzte eta baita ibilbidearen xehetasunak ere.