NAIZ
DONOSTIA

Sebas Lasa eta Alfontso Sebastian aske gelditu dira, 20na urteko espetxealdiaren ostean

Espetxean hogeina urte igaro ondoren, aske gelditu dira Sebas Lasa eta Alfontso Sebastian euskal presoak, Etxeratek jakinarazi duenez. Euskal Herrirako bidean dira eta Antiguan (Donostia) egingo diete aurreneko harrera, 19.30ean.

Villenako espetxetik atera da Sebas Lasa.
Villenako espetxetik atera da Sebas Lasa.

Bi euskal preso politiko gutxiago daude ostegun honetatik Estatu espainoleko espetxeetan. Etxerat elkarteak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, Sebas Lasa eta Alfontso Sebastian Antiguako (Donostia) presoak aske gelditu dira goizeko lehen orduan, hogeina urteko espetxe zigorrak beteta.

Sebas Lasaren kasuan, Villenako kartzelatik (Alacant) atera da.

Alfon Sebastian, aldiz, Valladolideko espetxean zegoen.

Espetxe atarian senide eta lagunak zain zituzten bi presoek eta ondoren Euskal Herrirako bidea hartu dute. 

Arratsaldeko 19.30ean egingo diete lehen harrera beraien auzoan, Antiguan.