NAIZ
DONOSTIA

Fan Hemendik Eguna, hilaren 30ean Oñatin

Ekainaren 30ean Oñatin egingo da Fan Hemendik Egunaren edizio berri bat, Estatuko segurtasun indarrak Euskal Herritik joan daitezen aldarrikatzeko. 

Fan Hemendik Eguna aurkezteko agerraldi jendetsua, Oñatin.
Fan Hemendik Eguna aurkezteko agerraldi jendetsua, Oñatin.

Oñatiko kultur etxearen zinema aretoan egindako agerraldi jendetsu batekin egin zuten, atzo, Fan Hemendik Egunaren zortzigarren edizioa. 

Trikipoteo batekin emango diote hasiera egitarauari, 12.30ean, eta 15.00etan bazkaria egingo dute.

Arratsaldeko 19.00etan manifestazioa egingo dute eta ondoren kontzertuen txanda iritsiko da: Itziarren Semeak, Gadafiste Brothers, Gorpuzkingz eta Broken Legacy taldeek eskainiko dituzte emanaldiak.

Elvis Caino DJak emango dio bukaera gauari.

Egin ohi duten bezala, aurtengoan ere Fan Hemendik Eguna iragartzeko bideo bat prestatu dute, mugimenduaren ibilbideari errepasoa egiten diona.