NAIZ

Bulkada berria NAIZek ere Gazte Topaguneari

Hitzarmena sinatu dute NAIZek eta Gazte Topaguneak «40 urte eder eta borrokalarien uzta bilduz» udaberrian izango den ekimen handirako. Honen bidez trataera berezia eskainiko zaio ekimenari eta berrikuntzen artean eskaintza propioa izango duen 'Akeita NAIZ gunea' izango da.

Iñaki Soto GARAko zuzendaria, Lur Albizu eta Paul Arzanegi GT-ko antolatzaileak eta Asier Iñigo NAIZ eta GARAko marketing arduraduna. (Andoni CANELLADA / FOKU)
Iñaki Soto GARAko zuzendaria, Lur Albizu eta Paul Arzanegi GT-ko antolatzaileak eta Asier Iñigo NAIZ eta GARAko marketing arduraduna. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Berezia izango da aurtengo Gazte Topagunea, modu honetan iragarri dute: «40 urte eder eta borrokalarien uzta bilduz, gazteria independentista, euskaldun, sozialista eta feministon topagune erraldoia». Lemoan du hitzordua Ernaik eta Aitzinak apirilaren 19tik 22ra bitarte antolatu duten ekimenak eta NAIZekin hitzarmena sinatu dute honen jarraipenerako.

Gaurdanik hasita ekimenaren berri jaso eta zabaltzeko esfortzu berezia egingo dute NAIZek eta GARAk. Helburua Gazte Topaguneari beste dimentsio bat ematea da bai alor komunikatiboan eta baita zerbitzu eta egitarauari dagokionez ere. Topaguneko egunetan ere ekarpen komunikatiboa berezitua egingo da.

Akeita NAIZ gunea

Udaberriko jaialdian zehar nabarmenena, agian, Akeita NAIZ gunea izango da, ohiko kafe karpak izaera berezia izango baitu. Hatortxu Rocken izan zirenek gogoan izango dute hango NAIZ gunea, egitarauari ekarpen propioa egiteko balio izan zuen, ekimenari jarraipen informatibo berezia egiteko akuilu izateaz gain. Antzeko ereduari tiraka egingo dio NAIZek ekarpena 2019ko Gazte Topagune berezi honi.

NAIZen irakurle eta harpideentzat ere izango du onurarik, noski. Datak gerturatu ahala informazio gehiago ;)