Naiz
Donostia

Saharara premiazko produktuak bidaltzeko karabana hasiko da

Saharara janaria etapremiazko produktuak bildu dituzte eta orain horiek haraino bilatzeko ordua iritsi da. Hori dela eta karabana abiatuko da laister Laudiotik.

Janari bilketarako erabiliko duten kamioia.
Janari bilketarako erabiliko duten kamioia.

Aurtengo Saharako errefuxiatu kanpamentuen aldeko janari bilketa bukatu da eta osatutako karabana  martxoaren 2an Laudiotik irtengo da.

Gipuzkoa osoan 55 tona janari eta 19 konpresen paletak jaso dira; Donostialdean bakarrik 12.654 kilo janari eta 67 konpresa kaxa izan dira. Lortutako guzti hori kanpamentuetaraino eramateko eta datorren larunbatean hasiko den karabanan parte hartzeko, Donostiako gazte talde batek bi kamioi margotu dituzte eta Zurriolan ikusgai egon dira gaur goizean S.E.A.D.en Lagunen Elkarteak ezagutzera eman duenez.

Era berean, «eskerrik beroenak» luzatu nahi izan dizkiete hiritarrei, ikastetxeei eta modu batera edo bestera  bere ekarpena egin duten guztiei.

Oporrak Bakean

Bestalde, gogoratu Oporrak Bakean elkarteak aurtengo udan Saharako haurrak Euskal Herrira ekartzeko kanpaina habian duela. Donostian duten erronka 30 ume ekartzea da eta horretarako 15 harrera-familia behar dituzte. Informazio guztia eskuratu daiteke euren webgunean.

Aurten 33 urte beteko dira Saharako umeak lehen aldiz Gipuzkoako hiriburura etorri zirela. Zoritxarrez, Sahararen egoera ez da aldatu eta Argelian errefuxiatu bezala bizitzen jarraitzen dute. Hori dela eta, Oporrak Bakean programa edota janari eta premiazko produktuen bilketa beharrezkoak dira egoera aldatu bitartean.