NAIZ

Urretxu-Zumarragan izango dira aurtengo Arrosaren topaketak

Urteroko hitzordu bilakatu da honezkero Arrosa Sarearen baitan elkartzen diren irratientzat udaberriarekin bat egin ohi dituzten topaketak. Martxoaren 23an da aurtengo hitzordua eta Urretxu-Zumarragan ospatuko da.

Irratien sareak hamarkada betetzearekin batera anolatu zituzten Arrosaren lehen topaketak. 2012 zen eta Bergarako gaztetxean elkartu ziten Arrosa Sarea osatzen duten irratietako kideak. Ordutik urtero errepikatu den topaketa da eta aurten martxoaren 23an ospatuko da Urretxu-Zumarragan. 

Aurreko urteetako eskemari jarraituz, sarearen parte diren irratien esperientziak trukatu, ezagutza elkarri eman eta lagun giroan gozatzeko eguna izango da aurtengoa ere. 

10.30ean hasiko da topaketa eta lehen harreraren ostean hainbat hitzaldi izango dira. Bazkalostean kuña lehiaketa eta «Furor, abesti lehiaketa zoroa» izango dira. 18.00tarako poteo gidatua antolatu dute eta eguna gaztetxean antolatu dituzten kontzertuekin itxiko dute. Chaval, Arrotzak eta Turtukiña DJ izango dira.