NAIZ
DONOSTIA

Juan Luis Mendizabal ‘Mendi’ margolaria zendu da

‘Mendi’ izengoitiz ezaguna zen Juan Luis Mendizabal pintorea, 1928an Lekeition jaio zena, gaur hil da.

Mendi, 2004an. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Mendi, 2004an. (Andoni CANELLADA/FOKU)

1928an Lekeition jaio zen arren, haurtzaroa Zarautzen igaro zuen Juan Luis Mendizabal ‘Mendi’-k. 1940an, Juan Mendizabal aita hil ostean, Donostiara joan zen bizitzera Juliana Markiegi amarekin. 

Ascensio Martiarena margolari donostiarraren eskutik trebatu zen pinturaren munduan eta harengandik ikasi zuen natura irudikatzeko tankera inpresionista.

Euskal Herriko paisaiez gain, Peruri buruzko margolanak ere oso ohikoak izan ziren Mendiren ibilbidean –bere aitak hara emigratu zuen gaztetan–.

Hala deskribatu zuen Jorge Oteizak: «Jende bat ona izaten da gaur ordu laurden bat eta datorren hilean beste ordu laurden bat, baina gure Mendi hau ona da etengabe».