NAIZ

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak Mexikon jokatuko du

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean bertako A eta B selekzioen aurka eta oraindik zehaztu dagoen beste talde baten kontra.

Jon Lopez hautatzailea, Leioaren partida batean (Marisol RAMIREZ / FOKU)
Jon Lopez hautatzailea, Leioaren partida batean (Marisol RAMIREZ / FOKU)

Lehiaketa honek Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioaren itzulera suposatuko du, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen.

«Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziotik.

Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia honako jokalariek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98'02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).