Haritz Larrañaga

Axi Muniainek oinak iltzatu zituen Angeluko surflarien etorbidean

Hollywodeko izarrek haien eskuak lurrean betikotzen dituzten modu berean hasi ziren Los Angelesen surflariak haien oinak ezartzen, eta Angelun ere gauza bera egiten dute iaztik. «Surflarien etrobidea» estreinatzeko, Tom Curren edo Nat Young bezalako kondairak gonbidatu zituzten, eta ordutik, mundu mailako dozena erdi surflari ezagunek haien oinen aztarnak utzi dituzte Angeluko etorbidean.

Duela gutxi Mick Fanningek egin zuen modu eta leku berean iltzatu zituen oinak Axi Muniainek atzo goizean. Berekin batera, Justine Dupont, Goutier Garnx eta Arsene Arehoe olatu handietako surflariek ere gauza bera egin zuten. Aurreskua dantzatu zien dantzalariak amaitu ostean, ekitaldi osoan entzun ziren euskarazko hitz bakarrak Axi Muniainek ahozkatu zituen. Euskaraz, zarauztarrarentzat halako opari batek zer suposatzen zuen aditzera eman zuen, eta eskerrak eman zizkien antolatzaileei hautaketa unean berekin oroitzeagatik.