Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo irabazle 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek irabazi dute gaur Seguran jokatu den 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketa.

NAIZ|19/10/2019
Seguradantza
Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo, pozik, sariarekin. (NAIZ)

Irribarrea aurpegian jaso dute Saioa Galarraga eta Julen Murgiondok bergararrek 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketaren garaikurra. Urtero legez Seguran egin da txapelketa.

Bigarren postuan Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak sailkatu dira eta hirugarren saria Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrentzat izan da.

Ez dira saritu bakarrak izan. Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak jantzi onenaren garaikurra jaso dute. Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrek, berriz, lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnen saria jaso dute.

Ondoen sailkatutako bikote gipuzkoarra Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo izan dira. Eta ondoren sailkatutako bikote bizkaitarra, Irati Lopez eta Gorka Granado sopeloztarrak.