NAIZ
Zamudio

Roxalleko langileak laugarren greba eguna burutzen ari dira

Zamudion den dagoen Roxall enpresako langileak laugarren greba eguna burutzen ari dira asteazken honetan. Abenduaren 3an hasi zuten zortzi eguneko greba egutegia. Kimikako hitzarmen estatala hobetuko duen enpresa hitzarmena sustatu nahi du enpresa batzordeak, ELAko bederatzi ordezkarik osatua.

Roxall enpresako langileak beraien lehenengo greba egunean. (ELA)
Roxall enpresako langileak beraien lehenengo greba egunean. (ELA)

Roxall enpresako langileek grebarekin jarraitzen dute. Pasa den astean, abenduaren 3an, hasi zuten zortzi eguneko greba egutegia eta asteazken honetan laugarren jardunaldia burutu dute. Ostegun honetan jarraipena izango du 24 orduko geldialdiak eta hurrengo greba egunak abenduaren 17, 18 eta 19an egingo dituzte.

Zamudioko Parke Teknologikoan dago kokatua konpainia hau, Alemanian jatorria duen enpresa transnazionala da. Industria farmazeutikora zuzentzen da bere jarduera.

Kimikako hitzarmen estatala hobetuko duen enpresa hitzarmena sustatu nahi du enpresa batzordeak, ELA adierazi legez. Batzordea osatzen duten bederatzi ordezkariak ELAkoak dira. Zuzendaritzaren negoziatzeko saiakerak egin dituzte baina, gaur gaurkoz, zuzendaritzak uko egin dio ordezkariekin batzeari. 

Lan Ikuskaritzan salaketa

Honez gain, sindikatua kexatu da «jazarpen sindikala, mespretxuak eta errespetu faltak jaso» dituztela zuzendaritzaren aldetik. Zehaztu du azken egunotan jazarpen kasu bat egon dela enpresarien presioa dela-eta: «Kasua Lan Ikuskaritzan salatu dugu». Grebaren aurka zuzendaritzak hartu dituen beste neurri batzuk ere salatu dituzte Lan Ikusaritzan, besteak beste, kanpoko langileen kontratazioa grebalariak ordezkatzeko.

«Lan baldintza prekarioak atzean» utziko dituen hitzarmen propioa negoziatzen hastea exijitu die ELAk Roxall-eko buruei eta, era berean, utzi ditzala alde batera jazarpen neurriak.