naiz
Gasteiz

San Frantzisko elizan memoria zentroa bultzatzea eskatu diete erakundeei

Zaramagako San Frantzisko elizan Memoria eta Giza Eskubideen zentro bat sortzea bultzatzeko deia egin du Memoria Garak eta jardunaldi batzuk antolatuko ditu otsailean etorkizuneko zentroaren diseinuan aurrera egiteko.

Zaramagako San Frantzisko elizan Memoria eta Giza Eskubideen zentro bat sortzea bultzatzeko deia egin du Memoria Garak. (Memoria Gara)
Zaramagako San Frantzisko elizan Memoria eta Giza Eskubideen zentro bat sortzea bultzatzeko deia egin du Memoria Garak. (Memoria Gara)

Memoria Gara ekimenak erakundeei «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko eskatu die eta «erabakitasunez» Zaramagako San Frantzisko elizan Memoriaren eta Giza Eskubideen zentro bat sortzea bultzatzea. ‘M3 Photo’ erakusketaren inaugurazioan egin du, gaur 1976ko martxoaren 3a gogora ekartzen duen argazki erakusketa.

Erakusketa, San Frantzisko elizako 50 bat argazki eta plano biltzen dituena, egun osoan egongo da ikusgai. Josu Santamarina historialari eta Memoria Garako kideak azaldu duenez, erakunde publiko guztiek babesa agertu diote ekimenari. «Gasteizko Udalarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Gogora Institutuarekin izan ditugun bileretan egiaztatu dugu erakunde guztiek babesten dutela proiektu hau. Baina uste dugu ezin dela hor geratu, hitzetatik ekintzetara pasatzea beharrezkoa dela, eta erabakitasunez bueltatu behar dutela Memoriaren eta Giza Eskubideen zentro baten sorrera», zehaztu du Santamarinak.

Etorkizuneko zentroaren diseinuan aurrera egiteko asmoz, Memoria Garak jardunaldi batzuk antolatuko ditu datorren otsailean hainbat gai estrategikoetan sakontzeko, hala nola, edukietan, esku-hartze arkitektonikoan edo artistikoan eta kudeaketan. Aurretik, urtarrilean, Memoria Garak hiru tailer ireki egingo ditu, herritarrek gai horiei buruz duten ikuspegia eman dezaten.

Memoria Gara ekmean duela urtebete aurkeztu zuten, San Frantzisko Eliza bere memoriaren ikur enblematiko gisa gordetzea jomuga. «Proposamen eta eskaera honen bidez, Memoria Garak Gasteizko memoria inklusiboa bizirik mantentzen lagundu nahi du, sinbolo esanguratsuenetako bat eliza hori baita», azaldu dute.