Live

naiz irratia

Joxe Mari Agirretxe eta Porrotxekin, Navarra Sumaren oztopoez

Navarra Sumak ez ditu maite Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Azken oztopoa gaur Lizarran eskaintzekoa zuten emanaldiaren inguruan etorri da, azkenean Oteitzan izango da ikuskizuna. NAIZ Irratian izan dira Joxe Mari Agirretxe eta Porrotx, oztopoak oztopo baikor hitz egin du eta «ortzadarra nagusituko» dela iragarri du. 

Audio_placeholder

Joxe Mari Agirretxe eta Porrotxekin, Navarra Sumaren oztopoez

Loading player...
Iruñeko Udalaren oztopoei erantzuteko Anaitasunan egin zuten ikuskizuna. (Iñigo URIZ / FOKU)
Iruñeko Udalaren oztopoei erantzuteko Anaitasunan egin zuten ikuskizuna. (Iñigo URIZ / FOKU)

Lizarran zuten gaurko hitzordua Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, baina Udalak hura egiteko eskatutako lekua ukatuta ez da posible izango eta azkenean Oteitzan izango da ikuskizuna. Joxe Mari Agirretxe NAIZ Irratian izan da goizean eta oso gogotsu daudela aurreratu du, «ikuskizun ederra izango da«.  

Ez da lehen aldia Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun bat zentsuratzen dutena. Iruñeko Udalak ere bertan behera utzi baitzuen emanaldi bat eta Burlatan ere saiatu ziren, baina ez zuten lortu, «azken 10 urteetan, nahiz eta UPN gobernuan egon den, ez dugu inolako arazorik izan, eta orain Navarra Suma egiten ari dena, balore aurrerakoi guztien aurkako eraso bat da». 

Bestetik, aipatu du jarrera eta neurri atzerakoi hauek ez direla Euskal Herrian bakarrik ematen, «egoera hau mundu mailako gauza da. Munduan bi joera bereizten dira, joera atzerakoia eta joera aurrerakoia. Indigenak, hizkuntza txikiak, emakumeak... zapaltzen dituen joera atzerakoia ez dugu Euskal Herrian soilik bizi. Beraz, bi joera hauen arteko talka bat dago».

Bestetik, aipatu du ere «oso maitatuak» sentitzen direla Nafarroa osoan. «Orokorrean euskara, D eredua eta politikoki ere balore aurrerakoiak indarra hartzen ari dira Nafarroan» adierazi du. Joxe Mari Agirretxek nabarmendu nahi izan du berandu baino lehen, balore aurrerakoien indar elkarketa bat iritsiko dela. Argi eta garbi utzi nahi izan du «Baikor bai gaur, bai 4 urtetara eta baita 8 urtetara ere».

Porrotxek ere hitz egin du NAIZ Irratian eta salatu du «zuri-beltzean» ikusten dutela batzuk mundua, baina «ortzadarra nagusituko» dela.  

Jaurlaritza Logoa