Euleneko garbitzaileek hitzarmena sinatu dute Beasaingo CAFen

Eulen garbiketa enpresako batzordeak eta enpresako zuzendaritzak hitzarmen kolektiboa sinatu dute. Beasaingo CAFeko plantako garbitzaileen lan-baldintzak jasotzen ditu hitzarmenak; tartean, 2022. urtera arte soldataren %1,3 eta %1,7ko igoerak.

naiz|21/02/2020
Caf_beasain
CCOOek lorpen handitzat jo du hitzarmena. (Andoni CANELLADA/FOKU

CCOO sindikatuak ohar baten bitartez adierazi duenez, hitzarmenak KPIaren araberako soldata igoerak aurreikusten ditu. KPIa gehi %1,3 igoera aplikatuko dute pasa den urterako (2019), KPIa gehi %1,5 aurten eta datorren urtean, eta KPIa gehi %1,7 2022an (Gipuzkoako KPIaren arabera).

Gainera, CCOOek nabarmendu duenez, «lehenengo aldiz jaso da hitzarmenaren ultraaktibitatea betiko, hau da, lan-baldintzak ez dira okertzen lan erreforma egin arren».

Sindikatuaren iritziz, «lorpen handia da hori, eta oso garrantzitsua da langileentzat, ez baitituzte arriskuan jarriko beraien lan eskubideak». Bestalde, langile batzuek zituzten lanaldi partzialetarako 2.000 ordu gehitzea lortu da. Lanaldi horiek neurri berean zabalduko dituzte beraien lan kontratuak, eta, horrela, «soldata nahiko baxuak kobratzen zituzten langile batzuen prekarietatea» saihestuko da neurri batean.

Honegatik guztiagatik, CCOOk «oso positibotzat» jo du hitzarmen honen sinadura, «sindikatuaren aholkularitzaren» eta «delegatuen lan eta esfortzuen» bitartez erdietsi dena.

Eulen garbiketa enpresako 65 langile ingururi «hobekuntza garrantzitsuak eta soldata igoerak» ekarriko die sinatu berri den hitzarmen honek, sindikatuak nabarmendu duenez.

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.