Iparragirreren kantuak eta maite zuten emakumeen kontuak, taula gainean Loraldia Festibalean

Jose Mari Iparragirre kantaria omenduko dute Urretxun bere jaiotzaren bigarren mendeurrenean. Orain arte kalea zeukan jaioterrian eta kale museoa inaguratuko dute aurki. Eta bere obran eta bizitzan oinarrituta ‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ lana taularatuko da Urretxun martxoaren 10ean eta Bilboko Arriagan biharamunean, Loraldia jaialdian.

Patxi GAZTELUMENDI|21/02/2020
Iparragirre
Bilbon aurkeztu da Iparragirre gogoan duen ikuskizuna. (Marisol RAMIREZ / FOKU)

Jose Mari Iparragirre 1820an jaio zen Urretxun, eta Bilbokok Loraldian presentzia nabarmena izango du. Eta Jose Mari Iparragirre bihotzeko lagun, maitale edo zenar izan zuten emakumeen begitik, ahotsetik eta bihotzetik landutako obra berezia estreinatuko da Arriaga antzokian.

Fernando Bernuesek zuzenduta, Demode Quarteteko kideek Iparragirreren kantu ezagunen moldaketak prestatu dituzte, eta hiru aktore kantarik interpretatuko dituzte taula gainean: Joli Pascualena, Ane Gabarain eta Ainara Ortegak.

Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bilduko ditu ‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ antzezlan musikatuak, eta emakumeok idatzitako sei gutun eta Iparragirre beraren dozena bat kanta taularatuko dituzte. Fikziozko gutunok Iñigo Legorburu, Aizpea Goenaga eta Arantxa Iturbek idatzi dituzte. Demode Quartet taldeak kutsu garaikidea, alaia eta bizia eman die kantuei, eta Angel Unzuk kitarrarekin joko ditu taula gainean, Joli Pascualena, Ane Gabarain eta Ainara Ortega aktoreen ahotsean entzungo ditu publikoak zuzenean. 

Fernando Bernues zuzendariak gogoratu duenez, Iñigo Legorburuk Bergarako amodiozko ipuin sariketarako idatzitako ‘Ameriketatik’ gutun saritua izan da antzezlanaren abiapuntua, eta beste emakume batzuen xerka aritu eta gutun berriak idatzi dituzte Legorburu berak eta Arantxa Iturbe eta Aizpea Goenagak, Iparragirren kantuak abiapuntu izanda, zeharka eta zuzenean.

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.