Hegoafrikako bikote batek maratoia osatu du bere etxeko balkoian

Colin eta Hilda Allin senar-emazteek Dubain duten etxeko balkoiari 2.100 itzuli egin dizkiote eta 42,2 kilometroak 5 ordu, 9 minutu eta 39 segundotan osatu dituzte. COVID-19ak eragindako «kezka eta tristurari» aurre egiteko egin dute maratoi hau eta «proiektua» zabaltzeko asmoa ei dute.

NAIZ|29/03/2020
Maratoia
Colin eta Hilda Allen senar-emazteak, beren etxeko balkoian, maratoia bete berritan. (GARA)

«Koroabirusa dela-eta, jendea kezkatuta eta triste dago. Horren aurka zerbait berezia egin nahi genuen, eta jendea proiektu ero hontara konekta dadila lortu dugu», esan dute, pozarren, Colin eta Hilda Allin senar-emazte hegoafrikarrek, Dubaiko beren etxeko balkoian maratoia burutu eta gero.

Instagram bidez zuzenean emititu dute beren balentria, «#balconymarathon» traolaren pean. Antza, 20 metro ditu beren etxeko balkoiak eta 2.100 itzuli eman dizkiote. Hamar urteko beren alaba Geena izan da maratoi berezi hontako zuzendaria: alabak eman dio hasiera lasterketari, itzuliak zenbatu ditu eta bere gurasoei jana, ura zein musika eskaini dizkie. Orotara, 5 ordu, 9 minutu eta 39 segundotan bete dituzte 42,2 kilometroak. Hauxe izan omen da, gainera, Hilda Allin andreak bere bizitzan bete duen aurreneko maratoia.

Baina hori nahikoa ez, eta Allin senar-emazteek «proiektu» honi jarraipena eman nahi diote. 41 urteko Colin senarrak esandakoaren arabera, «berandu baino lehen lasterketa handiago, global eta inklusiboagoa antolatu nahi dugu. Konfinamenduaren erruz jendea kezkatuta eta triste dago eta zer pentsatua ematea nahi genuen. Horrez gain, hankak lotuta eta gogortuta dituzten horiek, beren gaitasunaren neurrian, kilometro batzuek egin ditzatela da gure helburua».

Alabaina, Hegoafrikako bikote hau ez da izan etxeko balkoian maratoia osatu duen aurrenekoa. Elisha Nochomovitz 32 urteko frantsesa izan omen da «modalitate» bitxi honetan aurrenekoa. Joan den astean Toulouseko bere etxeko balkoian –zazpi metro baino ez ei dituena, antza!– 42,2 kilometroak bete omen zituen.

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.