NAIZ

Mehryn Kraker estatubatuarrak Donostian jarraituko du datorren denboraldian

IDK Euskotren taldearekin kontratua luzatzea erabaki du eta eskertuta agertu da «bigarren aukera» hau jasotzeagatik. «Taldeak asko lagundu dit eta konfiantza hori itzuli nahi dut», adierazi du hegalekoak.

Kraker, Gernikaren aurkako derbian (Jaizki FONTANEDA / FOKU)
Kraker, Gernikaren aurkako derbian (Jaizki FONTANEDA / FOKU)

Mehryn Kraker hegaleko estatubatuarrak IDK Gipuzkoa taldean jarraituko datorren denboraldian. Krakerrek 25 urte ditu, 1'83 metroko garaiera, eta iaz iritsi zen Donostiara Cadi La Seu taldean bi urtez jokatu eta gero.

«Azken denboraldia ez zen guk nahi bezala hasi, gora-beherta asko izan genituen, baina denok batera jarraitu genuen lanean, eta hori asko baloratzen dut. Amaieran hobeto ari ginen baina zoritxarrez denboraldia bertan behera gelditu zen. Frustrantea izan da, eta horregatik beste aukera bat nahi nuen nire benetako maila erakusteko», adierazi du jokalariak kontratua berritu ostean.

IDK Gipuzkoan jokatutako lehen denboraldian, Krakerrek 6,7 puntu sartu zituen partidako bataz beste, 30 hiruko 22 neurketetan, eta 2,8 errebote ere hartu zituen.

«IDK Euskotren klub handia da, familia bat bezala jokatzen dugu, eta garrantzitsua da eroso sentitzen zaren lekuan egotea. Taldeak asko lagundu dit eta konfiantza hori itzuli nahi dut», gaineratu du.

Hori bai, jokallari estatubatuarrak argi du datorren denboraldia bereziki zaila izango dela, «oso lehiakorra» den Emakumezkoen Ligan. «Ohikoa baino luzeagoa izango da denboraldia eta puntako jokalariak etorriko dira. Baina guk ere indartsu hasi nahi dugu, iazkoa ahazteko».

«Udan ahalik eta sasoi onenari eusten saiatuko naiz, Donostiara fisikoki eta sikologikoki egoera onenean iristeko. Eskertuta nago bigarren aukera hau eman didatelako», amaitu du Krakerrek.