Basque Team-ek 2020ko lehen kirol eta teknikari bekadunak iragarri ditu

Urte honetako zerrendan David Mouriz, gurpil aulkiko saskibaloi jokalaria, eta Nahikari García eta Mariarun Quiñones, Errealeko futbolariak, agertzen dira.

NAIZ|29/06/2020
Ruiz
Nahikari Garcia, Errealeko jokalaria. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Covid-19 koronabirusak sortutako pandemiak bete-betean eragin zion Basque Team Fundazioak martxan jarritako 2020rako bekak eskatzeko prozesuari.

Hainbat aldiz luzatu behar izan da dokumentazioa aurkezteko epea, alarma-egoera hurrenez hurren luzatu baita. Horren guztiaren ondorioz, bekak esleitzeko prozesua ohi baino gehiago atzeratu da aurten.

Kirolariek bekaren kobrantza gibelatu ez dezaten, ebazpena aldekoa den kasuetan, Basque Team Fundazioak ez du itxarongo, ohi bezala, aurtengo bekadunak nortzuk diren iragartzeko jasotako eskaera guztiak erabaki arte; aitzitik, ebazpenak gertatu ahala iragarriko ditu, baldintzak betetzen dituzten kirolariak bekaz gozatzen has daitezen.

Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denboraldian lortutako emaitzak baloratzen dira, irizpide zorrotzak erabilita, bai markei dagokienez, bai maila absolutuan nazioarteko txapelketa eta lehiaketetan parte-hartzeari dagokionez ere. Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Olinpiar Jokoak eta Paralinpiar Jokoak aintzat hartzen dira.

Bekadunek, laguntza ekonomikoez gain, honako hauek ere jasoko dituzte: laguntza biomedikoak, teknikoak, coaching-zerbitzua, irudi- eta komunikazio-zerbitzua eta aholkularitza-zerbitzua arlo akademikoan eta lan-munduan sartzean (zerbitzu horretan ari da buru-belarri Fundazioa ‘Laneratzea’ izeneko ekimenaren bitartez).

Aldi berean, nabarmentzekoa da Basque Team-ek genero-berdintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diren balioak izan ditzaten egiten duen apustua.

Bekadunei ez zaie onartuko emakumeen aurkako adierazpenik, ezta adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, eta, oro har, ez da onartuko pertsona edo kolektibo jakin batzuekiko intolerantziarik eragiten duenik, Fundazioak abian jarritako ‘Baloreetan bat’ proiektuarekin koherentzia bilatuz.

Proiektu horren helburua da kirolaren balioak zabaltzea eta aplikatzea, bai enpresaren bai hezkuntzaren arloan.

Kontutan hartuta ‘Basque Team Kirolariak’ bekak entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak direla, hauek dira 2020an bekatutako kirolariak eta teknikariak (onartutako lehen txanda):


Amaia Erbina (errugbia), 


Ana Usabiaga (pistako txirrindularitza)
,

Ander Elosegi (piraguismo eslalom)
,

Aritz Aranburu (surfa), 


Asier García (gurpil aulkiko saskibaloia),


Begoña Lazcano (piraguismo sprint),


David Mouriz (gurpil aulkiko saskibaloia, bekadun berria),


Diego Arana (belar-hockeya),

Estibaliz Álvarez (softbola),

Iker Sastre (mahai-tenis egokitua)
,

Iñigo Peña (piraguismo sprint), 


Joan Crespo (piraguismo eslalom)
,

Juan del Campo (eski alpinoa), 


Kako Aramburu (tiroketa olinpikoa, skeet),


Klara Olazabal (piraguismo eslalom), 


Leticia Canales (surfa)
,

Lide Erbina (errugbia)
,

Lucas Eguibar (snowboarda)
,

Maialen Chourraut (piraguismo eslalom), 


Mariasun Quiñones (futbola, bekadun berria)
,

Mercedes Castellanos (eskubaloia)
,

Nahikari García (fútbol, bekadun berria), 


Rebeca Carrera (softbola), 


Samuel Hernanz (piraguismo eslalom), 


Tania Calvo (pistako txirrindularitza)

‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak: 2019. urtean Basque Team beka baten onuradunak izan diren kirolariek edo teknikariek urte honetan oinarrietan eskatzen diren kirol merezimenduak edo emaitzak lortu ez badituzte, laguntza ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango dute.

Bekaren %50 bermatua izango dute eta beste erdia Basque Teametik 2020. urterako ezarritako emaitza edo helburuak betez gero jasoko dute. (Aurtengo salbuespenezko zirkunstantziek mugatu egiten dute lehiaketen gertaera; ondorioz, kasu bakoitzaren balorazioa egingo da 2020. urtearen amaieran).


Amador Granados (pistako txirrindularitza egokitua)
,

Imanol Rojo (iraupen-eskia),


Itxaso Mungira (atletismo egokitua)
,

Jon Carazo (arraunketa olinpikoa),


Trihas Gebre (atletismoa).

‘Basque Team Support’ bekak: Kirolariek ezin badituzte ‘Basque Team Kirolariak’ bekak edo ‘Atzeraeraginezko Basque Team’ bekak eskuratu, 2019ko denboraldian programa olinpikoaren barruko Europako edota Munduko txapelketetako probetan parte hartu dutela egiazta badezakete, laguntza jakin bat jasotzeko aukera izan dezakete.


Lourdes Oyarbide (errepideko txirrindularitza)

Orain arte, hauek dira Basque Team-ek 2020an bekatutako teknikariak: (onartutako lehen txanda)


Ainhoa Artolazabal (txirrindularitza egokitua)


Ekaitz Saies (piraguismo sprint)


Xabier Etxaniz (piraguismo eslalon)


Xabier Taberna (piraguismo eslalon)

 

NAIZ KONTZERTUAK
Loading player...


Bederatzi talde, bost Euskal Herriko areto... Denboraldi honetako NAIZ Kontzertuen unerik onenak.