naiz

‘Eraso sexistarik gabeko uda’ kanpaina zabaldu dute Eudelek, diputazioek eta Emakundek

Beldur Barik programaren baitan abiatu dute udari begirako kanpaina. Argazkian ikusten den kartela eta eraso sexistak prebenitzeko gida banatuko zaie EAEko udal guztiei.

Kanpainaren kartela. (EMAKUNDE)
Kanpainaren kartela. (EMAKUNDE)

Emakundek, EAEko Foru Diputazioek eta Eudelek ‘Eraso sexistarik gabeko uda’ kanpaina jarri dute martxan datozen hilabeteetarako, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko helburuarekin. Beldur Barik programaren baitan kokatzen da ekimena, eta covid-19ak utzi duen paradigma altaketari egokitu zaio.

Horrela, aurten ez denik herriko jairik espero, eraso sexistak prebenitzeko kanpaina ez da jaietan zentratuko, baizik udan, orokorrean. Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko, Beldur Barik programatik kanpainaren kartela eta eraso sexistak prebenitzeko gidak banatuko zaie EAEko udalei, herritarrak gai honekin inplikatu daitezen.

Bestalde, kartela edozeinek deskargatu eta inprimatu dezake, Emakunderen webgunean.

Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, U¡udalei bidalitako material hauekin, indarkeriaren kontrako irudi bateratu bat bilatzeaz gain,  lortu nahi  da herrietan lan-prozesu ezberdinak sortzen joatea,  gazteekin,  aisialdi-giroetan eman daitekeen biolentzia sexuala antzemateko, prebenitzeko eta hari aurre egiteko banakako zein taldeko erantzunak garatzeko.

Emakundek, Foru Aldundiek eta Eudelek eskatu dute emakumeek errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra,  errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera gailentzea. Eta gazteei bereziki baina hiritar guztiei oro har, dei egiten diete udan jarrera sexistarik gabeko espazioak sortarazten laguntzeko.