Amaia U. Lasagabaster

Ustekaberik ez Gipuzkoako eta Bizkaiko arraun txapelketan

Emakumezkoetan, Oriok eskuratu du Gipuzkoako garaipena etxean eta Ondarroak nagusitasun osoz irabazi du Lekeition Bizkaikoa. Gizonezkoetan, Hondarribiak eta Santurtzik astindu dituzte banderak.

Ondarroak eskuratu du Lekeition lehiatutako Bizkaiko bandera. (Marisol RAMÍREZ/FOKU)
Ondarroak eskuratu du Lekeition lehiatutako Bizkaiko bandera. (Marisol RAMÍREZ/FOKU)

Orio eta Ondarroa emakumezkoetan eta Hondarribia eta Santurtzi gizonezkoetan. Horiek izan dira gaur arratsaldean Orion eta Lekeition lehiatutako Gipuzkoako eta Bizkaiko Arraun Txapelketetan.

Hondarribiak zazpigarren aldiz eskuratu du Gipuzkoako Gizonezkoen Txapelketa, Orioren lekukoa hartuz. Igandeko garaipenari jarraitutasuna emanez, Donostiarra izan da irabazlearen aurkari sendoena, sei segundutara amaituz. H

amar galdu ditu Oriok eta, oso urrunduta, 58 Zarautzek. Lehen lau postuak, beraz, eta Euskal Herriko Txapelketa lehiatzeko lau txartelak, Eusko Label Ligako ontziek eskuratu dituzte.

Aurreikuspenak guztiz bete dira ildo horretan, erlojupekoan aritu diren ARC1eko lau ordezkariak izan baitira hurrengoak eta ARC2koek itxi dute sailkapena.

Gipuzkoako Gizonezkoen Txapelketa

1. Hondarribia, 20:28.62
2. Donostiarra, +6
3. Orio, +10
4. Zarautz, +58
5. San Pedro, +1:03
6. San Juan, +1:08
7. Getaria, +1:20
8. Zumaia, +1:59
9. Mutriku, +2:06
10. Lapurdi, +2:31
11. Hibaika, +4:01

Ustekabe galanta egon da emakumezkoetan. Batere lehen bi postuei dagokienez, lehia bi faboritoen artean egon baita. Azkenean Oriok errepikatu du iazko garaipena, Donostiarrari bederatzi segunduko aldea ateraz.

Urrunago ibili da Donosti Arraun (24 segundutara) eta are gehiago Hondarribia. Izan ere, lehen txandan aritutako bi ontziek egin dute denbora hobea, hondarribitarrak seigarren postura bidaliz eta Euskal Herriko Txapelketatik kanpo utziz. Laugarren txartela, hain zuzen ere, Tolosaldeko Arraunerako izango da.

Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa

1. Orio, 11:27.10
2. Donostiarra, +9
3. Donosti Arraun, +24
4. Tolosaldea, +24.86
5. San Juan, +41
6. Hondarribia, +49
7. Zumaia, +54
8. Hibaika, +1:11
9. Lapurdi, +1:59

Lekeition Lutxanak jo du aldaba. Bere debutan, Bizkaiko Emakumezkoen Txapelketaren bigarren postua eskuratu du.

Edozein kasutan irabazlea, sekulako nagusitasuna erakutsiz, Ondarroa izan da, Kaikuren lekukoa hartuz. Kinielek faboritotzat jo arren, Deusto hirugarren postuarekin konformatu behar izan da, Isuntzaren aurretik.

Bizkaiko Emakumezkoen Txapelketa

1. Ondarroa, 11:54.27
2. Lutxana, +22.10
3. Deusto, +25.15
4. Isuntza, +42.88

Santurtzik eta Zierbenak, azkenik, lehia bizia eskaini dute Bizkaiko Gizonezkoen Txapelketan. Baina lehen eta azken luzeetan lortutako abantailari esker, Eusko Label Ligako liderrak astindu du bandera azkenean, 25 urte beranduago etxera eramateko.

Gertu ibili da Urdabai ere, hirugarren postuan konformatu behar izan den arren. Laugarren postua, Ondarrurentzat izan da.

Bizkaiko Gizonezkoen Txapelketa

1. Santurtzi, 20:11.49
2. Zierbena, +3.11
3. Urdaibai, +5.48
4. Ondarroa, +31.61
5. Kaiku, +32.71
6. Isuntza, +56.38
7. Deusto, +59.16
8. Arkote, +1:27.88
9. Getxo, +2:13.82
10. Elantxobe, +2.:29.42
11. Portugalete, +2:38.97