Barakaldoko Miranda zaharren egoitzan hildakoen senideek elkarretaratzea egin dute

Covid-19ak jota Barakaldoko Miranda adinekoen egoitzan zendutako erabiltzaileen senideek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan, bizi duten egoera gordina ikusgarri egiteko.

NAIZ|BILBO|17/10/2020
Miranda-barakaldo
Barakaldoko Miranda erresidentziaren aurrean egin duten elkarretaratzea. (NAIZ)

Bizkaiko edadetuen egoitzetan dauden erabiltzaileen senideek sortutako Babestu elkartearen sostenguarekin, elkarretetaratzea egin dute larunbat honetan Barakaldoko Miranda erresidentziaren atarian. 

Ekimen honekin, pandemia garaian erresidentzian zendu diren erabiltzaileei omenaldi xume bat egin nahi izan diete. Era berean, zaharren egoitzetan bizi den egoera ikusgai egin nahi izan dute. 

Bide batez, erresidentzietako kudeaketa eredua eta honek eragin duen egoera gordina ere azaleratu dute. 

Koronabirusak jota hildakoen inguruan informazioa ezkutatzea leporatu diote zentroari.  

RELATED NEWS