Arteak mugarik ez duela aldarrikatzeko, Aniztasunaren Gala egingo da Gipuzkoako hiru museotan

Date

06.09.23 - 06.11.23

Place

Gipuzkoa - Tolosa

Telmo Irureta aktore zumaiarra dago aurkezleen artean.
Telmo Irureta aktore zumaiarra izango da galako aurkezleetako bat. (Gorka RUBIO | FOKU)

«Arteak mugarik ez duelako eta museoen balioa berresteko aukera ematen duelako» premisan oinarrituta, Gipuzkoako hiru museok III. Aniztasunaren Gala hartuko du aurten ere, herrialdeko beste museo batzuekin elkarlanean.

Finkatu diren datak hauek dira: ekainaren 9an Oiasso Museoan, 19.00etan; ekainaren 10an TOPIC-Tolosan, 18.30etan; eta ekainaren 11an Chillida Lekun, eguerdiko 12etan.

Ekitaldirako sarrerek 5 euroko salneurria izango dute eta TOPIC-en webgunean egongo dira salgai.

Musika- eta dantza-emanaldiek erakutsiko dute arteak ez duela mugarik eta aukera ematen duela museoek etorkizun justu eta iraunkorra eraikitzeko duten balioa berresteko.

Telmo Irureta, Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Esther Barandiaran, Simon Ezquiaga, Ezezagunok Antzerki taldea, Ibarrako Garagune antzerki tailerra eta Uikan Dantza Taldeko kideak gonbidatu dituzte Aniztasunaren Ekitaldira. Emma Larretak aurkeztuko du gala.

Musika, dantza eta antzerkia oinarri dituen festa izango da, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. «Ospakizun horretara gerturatu nahi duten guztiei gonbidapena luzatu zaie artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko», azaldu dute.

Ekimen honen bidez, TOPICek, Oiasso Museoak eta Chillida Lekuk sortzaile horiei eta beren aniztasunagatik egiten duten lanari babesa eman nahi dietela ere gaineratu dute.

Location

TOPIC-Tolosa
Euskal Herria plaza
Tolosa. Gipuzkoa