Asteazken gauero, Astra Iluntzeak

Date

08.11.21 - 08.11.21

Place

Bizkaia - Gernika

Abereh

Aurrera doa Gernikako Astra gunean Astra Iluntzeak musika zikloa. Asteazkenero zuzeneko musikaz gotzatzeko aukera izango da 20.00etatik aurrera. Uztailaren 7an hasi zen ekimena, eta dagoeneko bertatik pasa dira Trikoma, Desgaraian, Serge, Biren eta suTAM taldeak. Hurrengo hitzordua abuztuaren 11 arratsean izango da, eta Abereh musikaria ariko da bakarkako saioan ‘Joan etorrian’ (Bonberenea Ekintzak diskoak) lana aurkezten. Abuztuko azken bi emanaldietan bertso saioaz eta Aine bikoaren emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da. Sartzeak 3 euro balioko ditu, eta emanaldia baino ordubete lehenago jarriko dira sarrerak salgai Astrako atean.

Abereh

Erik Berganza ezkutatzen da Abereh izenaren azpian. Urteak dira musika eszenan dabilela, eta bide horretan, Estricalla, Hartzak Blues Band edota Hil Aiari taldeetan ibilitakoa da bera. Abereh bezala bakarka taularatzen da, gitarra akustikoa eskuan duela soilik. Ahotsa eta gitarra. Besterik ez. Bestelako artifiziorik gabe. Musikalki lo-fi folk, emo eta punkrock aipatu daitezke, baino haratago doa bere jarduna. Estudiko azken grabaketa duen ‘Joan etorrian’ lana aurkeztuko du emanaldi honetan, Bonberenea Ekintzak diskoetxearen babesean kaleratu berri duen binilo eta CD lana. Diskoa Bonberenea estudioetan grabatua izan da Karlos Osinaga soinu teknikariaren gidaritzapean, eta zazpi kantuz osatua dator. Azken disko hau bandcamp plataforman entzun daiteke osoki.

ASTRA ILUNTZEAK
Abuztuak 11 Abereh
Abuztuak 18 Bertso Saioa
Abuztuak 25 Aine

Location

Astra
Iparragirre kalea 22
Gernika. Bizkaia

Links