Bardoan Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
29/02/2020 - 14/03/2020
Tutera
Nafarroa
Bardoak
MENTION

Bardoan Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketako finaleurrekoetako fasea otsailaren 29an hasiko da.

Bertsozale Elkarteak ezagutzera eman duenez, Malerrekako Bertsonautak (A multzoko irabazlea), Lesakako Arranopola (B multzoko irabazlea), Leitzako Atekaberts komeni (C multzoko irabazlea), Berako Lamixene (D multzoko irabazlea), Barañaingo Hego Haizea (A,B eta C multzoetako bigarren sailkatuetan onena) eta Sakanako Sakaña (D multzoko bigarrena) izango dira finalaurrekoetan kantatuko dutenak.

Hiru kanporaketa izango dira finalaurrekoetan, joan-itzuliko formatuan. Guztira, beraz, sei saio izango dira, ondorengo herrietan: Tuteran (otsailak 29), Anizen (otsailak 29), Atarrabian (martxoak 6), Tafallan (martxoak 7), Goizuetan (martxoak 14) eta Jaunsaratsen (martxoak 14).

Lehen aldiz, finalaurrekoak ez dira jokatuko parte hartzen duten taldeen herrietan, baizik eta beste sei herrietan. Modu horretan, Bardoak egitasmoa eta bertsolaritza ahalik eta Nafarroako bazter gehienetara eraman nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

LOCATION
Zenbait tokitan
Tutera
Nafarroa
LINKS