Bilboko konpartsen ekitaldiak
17/08/2019 - 25/08/2019
Bilbo
Bizkaia
Konpartsak
MENTION

Bilboko konpartsek 566 ekitaldi programatu dituzte Aste Nagusiaz disfrutatzeko. Txikiak izango dira jaietako protagonistetako batzuk. Karpatxo eta Mekanitxin pertsonaiak ez dira faltako jaian, jarduerak eta jai-eremua girotzen, Ripan, Areatzan eta Arriagan. Gainera, ume zein gazteentzako, goitibehera eta serigrafia tailerrak, Irrien Lagunen antzezlana, erraldoi izateko Ondalanek eskainiko duen aukera, kartoi-banda eta umeen kalejira eta txikien saio gastronomikoak izango dira.

Horretaz gain, seigarren urtez, adin denetako bilbotarrek goitibeheren jaitsierari ekin ahal izango diote. Lehenengo igandean, edonork izango du Zabalbide kaleko bihurgunetatik maldan behera botatzeko aukera.

Lehiaketa gastronomikoak egitarauaren beste protagonista batzuk izango dira. Areatza lapikoz eta koadrilez betetzen dituzten patata-tortilla, txipi, bakailao, marmitako, buztan gisatu eta patatak saltsa berdean, denak ere lehiaketa gastronomikoaren parte.

LOCATION
Areatza
Areatza inguruak
Bilbo
Bizkaia
COMPLEMENTS