Booktuberboom lehiaketa
13/09/2019 - 29/11/2019
Zenbait herrialde
Booktuber
MENTION

Gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Booktuberboom lehiaketari ekin diote Liburutegi Zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorri Elkarteak.

14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 29an amaituko da.

Baina zer da Booktubea? Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da. Hau da, Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa.

LOCATION
Zenbait herrialde
COMPLEMENTS