‘Cuatro octavas y media’
21/03/2020 - 22/03/2020

Martxoak 21: 20:00etan / 22: 19:00etan.

Bilbo
Bizkaia
Cuatro_octavas
MENTION

‘Cuatro octavas y media’ ikuskizuna izango da ikusgai Bilboko La Fundicion aretoan, martxoaren 21 eta 22an, Rosa Muñoz eta Monica Muntaner dantzarien eskutik.

Istorioak Jeff Buckley-ren biografia du oinarri; horren harira eraikitzen da fikzioa, zirkunstantzia arraroetan hildako musikari bikainaren bizitzan.

Bi dantzariek «malenkonia, zahartzaroa, heriotza, maitasuna, ausa, tristezia eta umorea» gaiak jorratzen dituzte. 

Monica Muntaner (1966) dantzari eta interpretea da, Bartzelonako La Poderosa sorkuntza eremuko zuzendari artistikoetako bat eta Las Santas eta Artas taldeen sortzaileetakoa. Sorkuntza lana eta irakaskuntza lanetan ibilia da.

Rosa Muñoz (1967) Raravis dantza konpainiaren zuzendaria da, Andres Corchero koreografoarekin batera. Bakarkako lanak ere sortu ditu, Sofia Asencio, Carmelo Salazar, Soren Evinson eta Jorge Albuerne artistekin egindako elkarlanez gain.

DATE AND TIME

Martxoak 21: 20:00etan / 22: 19:00etan.

LOCATION
Calle de Francisco Maciá, 1-3
La Fundicion
Bilbo
Bizkaia