Donostiako Euskal Jaiak
30/08/2018 - 09/09/2018
Donostia
Gipuzkoa
Euskal_jaia
MENTION

Donostiako Euskal Jaiak abuztuaren 30etik irailaren 9ra ospatuko dira. Egun horietan euskal kirol ezagunenen lehiaketak eta erakustaldiak egingo dira, urtero bezala.

Sagardo Eguna irailaren 1ean, izango da. Goizeko 11:00ak eta arratsaldeko 13:45ak bitartean
Gipuzkoako Sagardoegileen Elkartea ren eskutik, Konstituzio plazan Gipuzkoako 35 Sagardotegietako sagardoa dastatzeko aukera izango da.
 
Irailaren 2an, berriz, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin antolatutako Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa egingo da Konstituzio Plazan, arratsaldeko 18:00etan.

Lur kolektiboak antolaturiko artisautza azoka da berrikuntza. Frantziako pasealekuan egongo dira egunero (11:00-14:30 eta 16:30-20:30).

XI. Kontxako banderak emango dio hasiera astebeteko festari. Abuztuaren 30ean, emakume eta gizonen sailkatze estropadak jokatuko dira Kontxako badian, 17:30etik aurrera. Igandean, irailak 2, Kontxako banderaren lehen jardunaldiarekin batera –11:00etatik aurrera–, Dantza Sueltoko Txapelketa egingo dute Konstituzio plazan 18:00etan.

Urtero bezala, hamaika ekitaldi antoatu dira. Beraz, komeni da egitaraua eskutan izatea egun horietan zehar.

LOCATION
Konstituzio plaza
Konstituzio plaza eta besteak
Donostia
Gipuzkoa