Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia
14/08/2019 - 18/08/2019
Araia
Araba
Umore
MENTION

Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren Jaialdia hogei herritara iritsiko da abuztuaren 14tik 18ra bitartean, bertako zein nazioarteko artista eta konpainien 14 ikuskizun biltzen dituen programazioaren bitartez.

Jaialdiak hogeita seigarren edizioa izango du eta kalitatea izango da programazio osoaren osagai. Araiako herria izango da erreferentziazko agertoki abuztuaren, hamaika emanaldi hartuko baititu: bost egingo dira Arrazpi Berri kiroldegiaren barruan eta sei, kalean.

Gune irekietan egingo diren emanaldi horiek dira jaialdiaren muina, baina ez Araian bakarrik, Araba osoan ere bai. Izan ere, orain arte bezala, umore antzerkia lurraldeko txoko desberdinetara iritsiko da Araban herriz herri ibiliko den antzerkia jaialdiaren bidez, zeinak programa paralelo bat izango duen eta guztira 28 emanaldi eskainiko dituen 19 herritan, iaz baino bi gehiago. Amurrio, Berantevilla, Etxabarri Dibiña, Izarra, Bastida, Laudio, Lotza, Maeztu, Manzanos, Okondo, Oteo, Pobes, Ribabellosa, Gesaltza Añana, Durruma Kanpezu, Villanañe, Birgaragoien, Zubillaga eta Zuhuatzu Kuartangora iritsiko da jaialdia.

Aurtengo ekitaldian, bost ikuskizun izango dira barruko emanaldien programan eta Araiako Arrazpi Berri kiroldegian egingo dira. Abuztuaren 14an Txalo Produkzioak konpainiak ‘Zoaz pake santuan’ obra aurkeztuko du, 22.30ean. Ostegunean, abuztuak 15, antzerki klasikoa izango da protagonista Ay Teatro Konpainiaren ‘Todas hieren y una mata’ lanarekin. Hurrengo egunean Rhum&Cia konpainiak ‘Rhums’ ikuskizuna eskainiko du.

Larunbatean, abuztuaren 17an, 22.30ean, Nancho Novo aktorea izango da protagonista ‘El cavernicola’ izeneko bakarrizketarekin. Barruko ikuskizunen programari amaiera emateko, biharamunean ‘Un poyo rojo’ lana eszenaratuko du Araia-Asparreneko Umore Antzerkiaren jaialdiak.

Aurten ere, Araiako kaleak eta plazak agertoki inprobisatu bihurtuko dira. Hala, abuztauren 14an Los Putos Makinas konpainiak ‘Piti Peta Hofen Show’ malabarismo eta umore proposamena antzeztuko du kalean arratsaldeko 20.00etan. Hilaren 15ean, ordu berean, Amer i Africa Circ Ciak hartuko du lekukoa ‘Enva’ lanarekin. Eta hurrengo egunean Malicia! Cia konpainiaren txanda iritsiko da, ‘El punto de la i’ lanarekin.
Abuztuaren 17an, larunbatez, 20.00etan, Malas Compañias Zirko Taldeko kideek ‘Prozak’ obra antzeztuko dute eta Araiako kale ikuskizunei amaiera emateko bi emanaldi egingo dira hilaren 18an. Compagnie Mauvais Coton taldeak bi lan eskainiko ditu. ‘Mues’, batetik, eguerdiko 13.00etan eta ‘Culbuto’, bestetik, arratsaldeko 20.00etan.

LOCATION
Araia
Araba