Gangas Eguna
07/10/2019
Zalla
Bizkaia
Gangas
MENTION

Pagotxa pilo aurkituko ditu urriaren lehenengo astelehenean, Gangas Egunean, Zallara hurbiltzen denak. Baserritarrak herriko enparantza nagusian biltzen dira urteko uzta erakusteko aire zabaleko merkatu itzel honetan.

Antzinako ohitura da urriaren lehenengo igandearen ondoko astelehenean azoka ospatzea herrian.

Aurten ere egitarau anitza prestatu dute: Sukaldaritza zuzenean eta dastaketa tailerra, txahala dastapena, herri bazkaria, kontzertua, herri kirolak...

Nekazal lehiaketa ospatuko da, non baserritarrek bildutako uztako produkturik onenak erakutsiko dituzten. Erakusketan honako atal hauek izaten dira: ogia, eztia, landareak, gazta, fruituak, barazkiak eta txakolina. Horretaz gain, abere erakusketa ere izango da. Ardi-azienda, behi-azienda, abelgorri eta zaldi-aziendako abelbururik onenak aukeratzen dira erakusketa honetarako.

LOCATION
Zalla
Bizkaia