Garindaineko bestak
01/09/2018 - 02/09/2018
Garindain
Zuberoa
Burgaintzi
MENTION

Irailaren 1ean hasiko dira Garindaineko bestak. Lehen egun horretarako, pintxo gaualdia eta mus txapelketa jokatzea aurreikusiak dira, bertan irabazteko sari anitz izanen direlarik. Larunbat arratsaldean «pétanque» txapelketa eginen da eta arratsean bestetako afariaren inguruan elkartuko dira herritarrak. Gaualdia Les Anonymes taldearen dantzaldiarekin bukatuko da.

Igandean, goizez pilota partiden erdi finalak jokatuko dira. Arratsaldean, berriz, Burgaintzi dantza taldeak ikusgarri bat emanen du.

LOCATION
Herriko zenbait kaleta
Garindain
Zuberoa