Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian, 35 ikuskizun
06/10/2016 - 29/11/2016
Gasteiz
Araba
Jaialdia
MENTION

Gasteizko XLI. Nazioarteko Antzerki Jaialdia urriaren 6tik azaroaren 29ra bitartean ospatuko da, eta guztira 35 ikuskizun eskainiko ditu, sei euskaraz.

Jaialdia «Gasteizko beteranoena» da kulturaren erreferente bihurtu da hirian eta kanpoan.

35 ikuskizunek osatuko dute aurtengo programa. Hainbat herrialdetako lanak ikusi ahalko dira, hala nola Espainia, Erresuma Batua, AEB, Argentina, Frantzia, Italia, Alemania, Japonia eta Holandakoak. Bertako taldeen artean, Oreka Tx, Kulunka Teatro, Pikor, Pez Limbo, Slep Walk Collective eta Teatro Paraíso daude.

Gainera, aurten zuzendari ospetsuak izango dira jaialdian, atzerrikoak (Nelly Hunter, Mauricio Kartun, Claudio Tolcachir eta Moses Pendelton) zein estatukoak (Andrés Lima, Alfredo Santol, Alex Rigola eta Mario Gas). Orobat, akore ezagunak izango dira Gasteizen, hala nola Nuria Espert, Verónica Forqué, Irene Escolar, Bárbara Lennie edo Israel Elejalde.

Beste batzuetan bezala, programazioak jarduera osagarriak eskainiko ditu ‘Antzerkia zabaltzen’ atalean, esaterako, lantegiak, ikusleekiko topaketak edo bisita gidatuak. Gainera, Haurtxoak proiektu aitzindaria (Federico Garcia Lorca antzokian) hamaikagarren ediziora iritsiko da, eta gizarte etxeetako zikloek eta Jesús Ibáñez de Matauco antzokiko Jim Aktual zikloak ere jarraituko dute.

LOCATION
San Prudencio, 29
Teatro Principal y otros
Gasteiz
Araba