Guda Dantza eta STR Amurrioko Burubio Kultur Elkartean
Date
03.25.23 - 03.25.23
Place
Araba - Amurrio

Amurrioko Burubio Kultur Elkartean kontzertu berri bat egingo da martxoaren 25 gauean. 22.30etik aurrera STR (argazkian) eta Guda Dantza taldeak ariko dira zuzenean berriki argitaratu dituzten kantu berriak aurkezten. Sarrerak 9 euro balioko ditu aurrez eskuratuz gero, eta egunean bertan 12 euro ordaindu beharko dira. On line sarrerak Burubio Kultur Elkartearen atari digitalean eskuratu daitezke.
STR
‘Yahtoyl’ lanarekin ezagutu genuen STR taldea urteak atzera, eta egun, talde formazio berriarekin batera kantu berria dakarte besapean taldearen aro berriaren abiapuntu. ‘Galdu ez baduzu’ single berriarekin, Danae Riaño abeslari eta baxu-jotzaile berria aurkeztu du STR bandak, Aritz Mendiola abeslaria ordezkatuz. Horrela, musikalki pop giroetara hurbildu du banda, kantu berrian hasierako trap giroak alboratuz. Egun, Iker Villa (ahotsa), Danae Riaño (ahotsa eta baxua), Xabier Bengoa (gitarra), Lander Campos (bateria eta programazioa) eta Oihan Moreno (sintetizadorea eta programazioa) dira STR.
Guda Dantza
Hamarkada bateko musika ibilbidea du Guda Dantza talde bizkaitarrak. Pasa den urtean estudioko laugarren lana grabatu zuen bandak, eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluaren babesean argitaratu zen diskoa modu bitxian. CD itxura zuen arren, deskarga digitala zuen artefaktua plazaratu zuen bandak.
Taldeak ska eta rock erritmoetan abiatu zuen ibilbidea, eta denboraren poderioz territorio berrietan murgildu dira. Hala nola, doinu elektronikoak, funka eta sustraidun musika beltzaren eraginak nagusi dira egun taldean, urteetan atzera egindakoari muzin egin gabe.
Location
Burubio Kultur Elkartea
Burubio Kultur Elkartea
Amurrio. Araba