‘Ikastolak Herriari’

Date

11.13.20

Place

Gipuzkoa - Donostia

ikastolak

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Aurten ezin izan dira egin, baina ikastolek ez dute hutsik utzi nahi izan. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dute azaroaren 13ko ekitaldian erakusteko: ‘Ikastolak Herriari’.

Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa, Nogen taldea, Demode Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari dantza taldea. Horiexek dira azaroaren 13an, Donostiako Kursaal aretoan parte hartuko duten artistak. Musika, kantua eta dantza uztartuko dira ekitaldi honetan eta Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira aurkezpenaz arduratuko direnak.

Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien aurtengo edizioak bertan behera geratu ostean, antolatzaileek ospakizun xumeak egin dituzte jaien urteari amaiera duina emateko. Halere, denen artean itxiera orokor bat eman nahi izan diote pandemiaren urte honi, eta horretarako antolatu dute ekitaldi nazional hau.

Location

Kursaal
Zurriola Hiribidea, 1, 20002
Donostia. Gipuzkoa

Links

Kursaal