Kalez Kale antzerki jaialdia
13/06/2019 - 16/06/2019
Iurreta
Bizkaia
Kalez_kale
MENTION

Kalez Kale antzerki jaialdia ekainaren 13tik 16ra bitartean izango da Iurretan.

Xilipurdi taldearen ‘Salam’ antzerkiarekin hasiko da jaialdia, ekainaren 13an, 18:30ean.

14ean, The Funes Troup-en ‘Aukerak’ (18:30ean), Eflirkoa Collectif-en ‘Echos’ (19:30ean) eta Zanguango-ren ‘Al otro lado’ (20:00etan) ikuskizunak eskainiko dira.

Hilaren 15ean, Hortzmuga taldearen ‘Femmes’ (19:00etan) eta Barsantiren ‘Kale gorrian’ (20:00etan) antzerkien txanda izango da.

Azkenik, 16an, Tor magoaren ‘Amarru’ (13:30) emanaldia ikusi ahalko da.

Eguraldi txarra eginez gero, jaialdia Askondoko karpan kokatuko da.

LOCATION
Herriko hainbat lekutan
Iurreta
Bizkaia