Larzabaleko bestak
31/08/2018 - 02/09/2018
Larzabal
Nafarroa Beherea
Bestak
MENTION


Abuztuaren 31n, arratsean, Larzabaleko besten idekitzea ospatuko dute. Karia horretara, gazteek afari berezi bat proposatuko dute herriko plazan, hots, etxeko mozkinekin egindako burgerrak. Ondotik, gaua Dj Tturuffek animatuko du.

Ibiakoitz eguerdian, zikiroa alaitua izanen da eta arratsean, kontzertuak izanen dira Foisis Jaunak eta 2ZIO taldeekin. Hauek bukatu eta gero, Holako taldeak dantzaldia animatuko du.

Igandean, goizeko meza eta gero, gazteek aperitifa eskainiko dute. Arratsaldean pilota partida jokatuko da eta Bunuztar Xoriek dantza ikusgarria eskainiko dute. Astelehenean, bestak Zibitzen jarraituko du.

LOCATION
Larzabal
Nafarroa Beherea