Leizeak eta Herdoil Burlatan

Date

08.06.21 - 08.06.21

Place

Nafarraoa - Burlata

Leizeak

Burlatako gaztetxeak kultur egitaraua prestatu du uda honetarako. Ugariak dira antolatu ditzuten ekintza eta ekimenak, tartean, pintxo-poteak, zinema, auzolana eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Bide horretan, ostiral arratsean Leizeak eta Herdoil taldeak zuzenean ariko dira udaletxe plazan ezarri den karpa estalian. Emanaldia arratsaldeko 18.00etan hasiko da eta bertara sartzea borondataren truke izango da, aforoa bete arte.

Leizeak

Iratxe Remon (Bateria), Irati Goroskieta (Baxua eta zeharkako txirula), Ainhoa Galain (Gitarra), Siobhan Grady (Gitarra eta ahotsa) eta Irati Gutierrez (Ahotsa) musikariek osatzen dute Leizeak taldea. Iruñerritik datoz, eta abesti propioak eta bertsioak jotzen dituzte zuzeneko emanaldietan. Leizeak rock talde bat bada ere, emanaldi akustikoak eskaintzen dituzte ere. Oraingoz ez dute diskorik kaleratu, baino sarean entzun daitezke taldearen hainbat kantu. Tartean, Maravillas gaztetxeari eskainitako kantua.

Herdoil

2014 urtean sortzen den musika taldea da Herdoil. Urte hauetan guztietan taldekide aldaketa asko jasan dituzten arren, taldearen norabidea tinko mantentzen da. Musikalki punka eta rocka uztartzen dituzte, beti ere, zenbait kantuetan metalaren eraginak nabariak direlarik. Etiketak albo batera utzita, 'punk oil' bezala definitzen dute euren musika, nahi dutenean, nahi dutena egiteko. 'Inboluzioa' izena darama taldearen estudioko azken lanak 2020 urtean ikusi zuen argia, eta auto-ekoizpen bidez kaleratu da diskoa.

Location

Udaletxea
Udaletxea
Burlata. Nafarraoa

Links