Maiordomoen Dantza
30/08/2018
Berriozar
Nafarroa
Maiordomo2
MENTION

Berriozarko jaien baitan ospatzen den Maiordomoen dantzaldia Euskal Herriko tradizioetariko bat da. Bost egunez izaten dute berriozartarrek jaia, abuztuko azken astezkenean hasita, eta egun esanguratsuenetariko bat abuztuaren 30ko dantzaldia izango da.

Azken hamarkadetan berreskuratutako Maiordomoen dantza izango da Berriozarko auzo zaharrean. 70eko hamarkadan berreskuratu zuten ohitura, non ezkontzeko adinean edo asmotan dauden lau herritarrek plaza erdian dantza egiten duten. Erakustaldia amaitu ostean, bertaratutakoen artean hamaiketakoa banatuko da, urtero bezala.

LOCATION
Plaza
Plaza
Berriozar
Nafarroa