Mamarigako jaiak
31/08/2018 - 09/09/2018
Santurtzi
Bizkaia
Mamariga
MENTION

Santurtziko Mamarigako jaiak abuztuaren 31tik irailaren 9ra bitartera luzatuko dira. Egitaraua oparoa izango da: koadrilentzako jokuak, janak, umeentzako puzgarriak, musika emanaldiak, buruhandiak...

Ohikoa denez, itsasoarekin loturiko giroa nagusituko da auzoan, eta sardina janak jaien protagonistetako batzuk izango dira. Gainera, irailaren 9an, igandez, Elkartasun eguna ospatuko da eta, beste ekintzen artean, artisautza azoka, dantza eta musika eta Sardino ehorzketa eta traka aurkituko dituzte bertara gerturatzen direnek.

LOCATION
Mamariga
Santurtzi
Bizkaia