Mamoxarroak
23/02/2020 - 25/02/2020
Unanua
Nafarroa
Unanu
MENTION

Mamoxarroak dira Unanu herriko Inauterien protagonistak, Muttu izeneko pertsonaiekin batera. Igande Inauteria Mamoxarro Txikien Eguna da eta Astearte Inauteria, berriz, Mamoxarro Handien Eguna.

Mamoxarroen janzkera oso bitxia da: kamiseta eta galtza luze zuriak, zetazko koloreetako zapia buruan, gerriko gorri edo beltza gerrian eta, paparrean gurutzatuta, kaskabiloz jositako larruzko zinta eta burdinazko karatula aurpegian.

Txikien Egunean, hamabost-hamazazpi urte bitarteko herriko mutilek hartzen dute parte, mamoxarroz jantzita. Etxez-etxe ibiliko dira eguenan zehar, janaria biltzen, eta arratsaldeko 20:00ak aldera herrira itzuliko dira jasotakoa mahai baten inguruan jateko.



Helduak ere txikien moduan mozorrotuko dira Astearte Inauterian, eta arratsaldean, musikaz lagunduta, han hemenka ibilliko dira. Atzetik Muttuak joango dira, kolorez biziez jantzita eta eskuan makil luzeak dituztelarik.

LOCATION
Herriko kaleak
Unanua
Nafarroa