Marquitos
23/02/2020
Zalduondo
Araba
Markitoss
MENTION

Oso ezaguna da Zalduondoko Igande Ihauteriko protagonista: Marquitos. Urtero bezala, zaldi gainean agertuko da herrian, goizeko 11:30ak inguruan. Kaleetatik zehar ibilbidea egin ondoren, sei metroko luzerako makila baten puntan ezarriko dute. Makila zutik jarri, lurrean sartu, eta han goian geratuko da hainbat orduz Marquitos.

Arratsaldean, berriz, prozesio zaratatsua abiatuko da Marquitos dagoen tokiraino: kale-garbitzailea, errauts-zabaltzailea, musikariak, predikadorea, hartza, ardia, porreroak, Atsoa eta Agurea ez dira faltako. Helburua da guztiak batera frontoira iristea eta bertan predikadoreak Marquitosi epaia irakurtzea: hil egin beharko du. Ondoren, su emango diote.

LOCATION
Herriko kaleak
Zalduondo
Araba