Mehatxupean dagoen izadia du ardatz Artea Oinez erakusketak

Date

03.31.23 - 06.04.23

Place

Nafarroa - Iruñea

Erakusketako artelan baten irudia.
Erakusketako artelan baten irudia. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Natura mehatxatua da Artea Oinez 2023 erakusketaren gaia. Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak antolatu duen Nafarroa Oinez-en jardueren barruan dago, eta Iruñeko Kondestablearen Jauregian laurogei sortzaile baino gehiagoren lanak biltzen ditu.
Maiatzaren arte izan da ikusgai Iruñean eta hilaren 26an, Lakuntzara mugituko da erakusketa. Bertako Kultur Etxean egongo da ekainaren 4ra arte.

Artistek, beren obra, serie edo instalazioen bidez, ohartarazi dute ingurunearen gehiegizko erabilera bihozgabe eta arduragabeak aurreikusi ezin diren kalteak eragiten dituztela, eta hori suizida dela gizateriarentzat.

Edizio honetan ere omenaldia egin nahi zaio Asuncion Goikoetxeari (Bakaiku, 1962). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziaduna, bere lanek jardun poetiko zein politikoa aldarrikatzen dute, aniztasunaren aniztasuna berretsiz eta emakumeak ikusarazteko apustua eginez, ikusezintasun sozial, politiko eta sinbolikoaren maila aldakor batek kolpatuta. Erakusketa Ikastolen Elkarteak antolatu du, Iruñeko Udalaren laguntzarekin.

Hainbat hizkuntza eta teknika biltzen dira, eta haien esperientzia-osagaia azpimarratzen dute, bisitariak egungo artean murgiltzean eta haien proposamenetan parte hartzera gonbidatuz.

Ostiral honetako aurkezpenean izan dira Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendaria eta erakusketaren komisarioa; Iñigo Orella, Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako zuzendaria eta Jorge Urdanoz, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun arloko zuzendaria.

Erakusketako lan abstraktu gehienak eskulturak, pinturak, marrazkiak, collageak, instalazioak, argazkiak, grabatuak, bideoak eta inpresio digitalak dira, sortzaileek erakundeari eskuzabaltasunez uzten dizkiotenak. Artista horien artean handituz doa, 32 emakumerekin, beren obra ezagutzera ematen duten emakumezko artisten ehunekoa.

Astelehenetik igandera 9.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara. Sarrera doan.

Location

Kondestable Jauregia
Kale Nagusia, 2
Iruñea. Nafarroa