‘Oroitzapen likidoak’
12/09/2019 - 06/01/2020
Donostia
Gipuzkoa
Daniel_canogar
MENTION

Daniel Canogarren artelanak Kubo-kutxa aretoan ikusgai egongo dira irailaren 12tik urtarrilaren 6ra arte.

Erakusketa honetan, ‘Oroitzapen likidoak’ izenburupean, Canogarren proposamen artistiko berriak gogoeta egiten du memoria ez galtzeko prozesuei buruz, galeraren kontzientziari buruz.

Erakusketaren diskurtsoaren zati garrantzitsu bat oinarritzen da egunero nozitzen dugun etengabeko datu bonbardaketan, geureganatu ezin dugun datu kopuru eskerga. Prozesu teknologiko baten bidez, artista madrildarrak datuok hartu eta publikorantz proiektatzen ditu, animazio generatibo abstraktuen moduan, oso iradokitzaileak ikuspegi plastikotik eta transmititzen duten balio poetikoagatik.

LOCATION
Zurriola Hiribidea, 1
Kubo-kutxa aretoa
Donostia
Gipuzkoa