‘Quitamiedos’
07/10/2019 - 08/10/2019

19:30

Bilbo
Bizkaia
TAGS: Arriaga
Quitamiedos
MENTION

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean.

Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.

Fitxa artistikoa:
Testua eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte
Zuzendaritza-laguntzaileak: Garbiñe Insausti, José Dault
Aktoreak: Jesús Barranco, Luis Moreno
Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ikerne Giménez
Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo
Argiztatze-diseinua: Javier Ruíz de Alegría
Produkzioa: Kulunka Teatro
Fotografia: Aitor Matauco
Banaketa: Proversus, Portal 71

DATE AND TIME

19:30

LOCATION
Arriaga Plaza, 1, 48005
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LINKS