‘Sabias ellas’
29/10/2019 - 30/10/2019

19:30

Bilbo
Bizkaia
TAGS: Arriaga
Sabias_ellas
MENTION

Arriaga Antzokiak P6ren kutsua daraman lan berriaren estreinaldi osoa hartuko du. Sabias ellas lanaz ari gara, hogeita zortzi esketx laburrez osatutako komedia bat, hain laburrak ezen bizi zatitxoak edo askaerarik gabeko kontakizun txikiak diruditen. Izan ere, istorio honetako emakumeek ez dute bukaera iristerik nahi, eta hura iritsi artean beren buruez eta beren artean egingo dute barre, lotsarik gabe, ez direlako heroiak baina bai oso pailazoak. Jakintsuak eta pailazoak dira.

Eta inolako lotsarik gabe esaten dute gainera. Eta ez dakienari irakasten segitzen dute. Jakintsuak direlako, eta emakumeak, eta Bilbokoak. Ez da gutxi! Eta, izurra izurtzeko, gizonezko batek idatzi eta zuzentzen du istorio hau: Felipe Loza.
Estreinaldi osoa Arriaga Antzokian.

Fitxa artistikoa:

Aktoreak: Itziar Lazkano, Vene Herrero, Idoia Merodio, Irene Bau, Aiora Sedano
Dramaturgia eta zuzendaritza: Felipe Loza

DATE AND TIME

19:30

LOCATION
Arriaga Plaza, 1, 48005
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LINKS